Espetxean gaitz fisiko eta mentalekin bizitzearen inguruko dokumentala estreinatu zen Otsailaren 3an Donostian
HURRENGO EMANALDIAK:
MAIATZA:
Maiatzak 03 · Ordizia · 19:30 · Herri Antzokia
Maiatzak 05 · Altsasu · 18:30 · Kukuerrekan
Maiatzak 05 · Portugalete · 19:30 · Merkatuan
Maiatzak 06 · Deba · 19:00 · Kultur Elkartean
Maiatzak 06 · Zumaia · 20:00 · Aita Mari Zineman
Maiatzak 06 · Elizondo · 19:00 · Arizkunenean
Maiatzak 06 · Uharte Arakil · 19:00 · Udaletxean
Maiatzak 12 · Igorre · 19:00 · Kultur Etxean
Maiatzak 13 · Etxauri · 19:00 · Udaletxean
Maiatzak 18 · Lazkao · 18:30 · Areriako zinema aretoan
Maiatzak 19 · Uharte · 19:00 · Kultur Etxean
Maiatzak 20 · Etxebarri · 19:00 · Kultur Aretoan
Maiatzak 20 · Mañaria · 19:00 · Liburutegi Zaharra
Maiatzak 25 · Ermua · 18:30 · Lobiano Kultur Gunea
Maiatzak 27 · Ataun · 18:00 · Herri Antzokian
EKAINA
Ekainak 9 · Itzubaltzeta · 19:30 · RKE (Itzubaltzetan-Romo kultur etxea)
Tipularen Sehaska Kanta (2021)
Euskal Herria. Zuzendaritza: Lander Garro.
Iraupena: 83 min.
Hizkuntza: euskara, gaztelania (subtituloak)
SINOPSIA. Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografikoaren baten bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua.1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nana de la cebolla olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?
Teserra: https://youtu.be/3nERKm_sqdg
The post Tipularen sehaska kanta film-dokumentala appeared first on Sare Herritarra.